XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zientziaren ihardueraren eraiketa honetan kontsistentzia bilatu behar da.

Baina batzutan inkontsistentziak agertu arren denboraldi batean ez zaie jaramonik egin behar.

Aurrera jarraitu behar da.

Gerta daiteke geroago hauek gaindituak geratzea, programaketa aurrerakoi batera heltzea eta beste baten deuseztapena lortzea.

Beraz arazoak dituen programaketa gazte bat arazoaren planteamendu aurrerakor bihur badaiteke, bere etsai indartsuarengandik babestu behar dugu garai batez.

Honen arabera esperimentu kruzialak ez du garrantzirik izango.

Programaketa bat bestearekiko irabazle irteteko prozesu luze eta zail bat jarraitu besterik ez dago.

Programaketa etengabeko hazketan dago zientziaren razionaltasunak eskatzen duen bezala.

Azalpen honen ondorioz ezberdintasun nabari zenbait ikusten da Popper eta Lakathosen teoriaren artean: a) Lakathosen kritikak ez du teoria Popper-ek uste duen bezain azkar deusezten.

Zentzu honetan liberalagoa dugu Lakathosen ideia.

b) Ez dago inongo prozedura mekanikorik faltsatasuna lortu ahal izateko.

Aurrerapena baieztapenek ezaugarritzen dute, Popperr-ek onartzen ez duen bezala.

4. ZIENTZIAREN ERAIKETA RAZIONALA Lakathosek, Khun eta beste zenbait metodologok ez bezala, zientziaren historiaren eraiketa razionala dela pentsatzen du.

Zientziaren historiak zientziaren filosofiarengandik ikasi behar du eta alderantziz.

Alde batetik filosofiak metodologiak ematen ditu hauek ezagutza objetiboaren hazkuntzaren azalpen razional bat egiteko aukera eskainiz.

Metodologiak berriz zientziaren historiaren bitartez ebalua daitezke.

Historiaren eraiketa razional oro barne historia eta kanpo-historian bereizten da.

Hauek arazo ezberdinak izango dituzte arduratzat metodologia ezberdinetan.

Lakathosen ustez ez induktibistek, ez probabilistek, ez konbentzionalistek ez dute zientziaren historiaren eraiketa razionala egiterik lortu.

Bere ikerketa-programak berriz lortu ahal izan du arrazoi hauengatik: a) Aurkikuntza zientifikoak transformakuntza aurrerakor eta atzerakorretan ebalua daitezkeen ikerketa-programak dira.

b) Iraultza zientifikoa programa batek bestea gainditzean datza.

d) Zientifikoak oinarrizko lege batzu ezartzen ditu (gunea) eta, anormaltasunei jaramonik egin gabe, egiaztapenean oinarritzen du bere ikerketa, hau da, heuristika baikorrean.

Hauek dira hain zuzen barne-historian zientziari ondo egokitutako pausoak.

Kanpo-historia berriz zientziaren munduan irrazionalak diren gauzez arduratzen da.

Honen garrantzizko arazo bat aurrerapen zientifikorako beharrezkoak diren baldintza psikologiko eta sozialak zehaztea izango da.

Kanpo eta barne-historiaren arteko elkarrekintza ikertzea beharrezkoa da.

Metodologia kanpotiarrek (esternalistak) porrot egiten dute faktore psikologikoetan oinarritzen bait dira arazo garrantzitsuak baztertuz.